FAQ

3 views

Lyrics

Neurtu al duzu inoiz nahi duzuna
 Eta behar duzunaren tarteko distantzia?
 Egin al duzu hori laburtzeko behar zen guzti guztia?
 Inoiz, inoiz
 Aurkitu al duzu inoiz esan gabekoen hondakinetan bilatzen zenuena?
 Isiltasunaren forma ezberdinak hitz higatuetan?
 Kalkulatu al duzu aukerak dakarren galera horren neurrian?
 Ta inoiz gogoratzen zara norabidea aldarazi zizun berriaz?
 Ta inoiz eman ote duzu urrats ergelen bat ondorioak oroitu gabe?
 Ta inoiz utzi al dituzu esaera zaharrak bere horretan sartzen?
 Inoiz
 Inoiz ihes egitean ezinbestekoa balitz
 Norantz bota lehenengo pausoa
 Ta kalkulatu al duzu aukerak dakarren galera horren neurrian?
 Ta inoiz gogoratzen zara norabidea aldarazi zizun berriaz?
 Ta inoiz galdetu al duzu nora joan daitekeen betiko galdu den denbora?
 ♪
 Inoiz
 ♪
 Inoiz erre zintuen su horrek berak
 Argitu zizun jarraitzeko bideak
 Ibili, erori eta altzatzearen oinarrizko legea
 Inoiz erre zintuen su horrek berak
 Argitu zizun jarraitzeko bidea
 Ibili, erori eta altzatzearen oinarrizko legeak
 ♪
 Ikastearen dema ala dema bera irakaspen, ber gauza dira
 

Audio Features

Song Details

Duration
03:33
Key
1
Tempo
123 BPM

Share

More Songs by Berri Txarrak'

Similar Songs