Lorak Eskeintzen

3 views

Lyrics

Gu bixok, jolasten.ezagutu ginen
 gu bixok, jolasten, lagun egin ginen
 Ta parkien alkarren ondoan jarritte
 denbora, ez zan esistitzen guretzat.
 Urtiek eurrera egin eben eta
 alkarren ondoan jarraitzen genduan.
 Ta kalien alkarren eskutik joan ginen
 bainaegun baten, inori ezer esan barik
 infernue ezagutu zendun
 bizixek ihes egin eutsun
 urrundu egin zinen eta orain
 Zutunik nago
 zuri lorak eskeintzen
 amaitu jatzu bizixe.
 sentitzen nago
 zuri lorak eskeintzen
 amaitu jatzule bizixe.
 Denborak eurrera egingo dau baia
 zu nire bizixen faltau egingo zara
 ta nire bizixe ez da izango bardine.
 Pena bat eroan beharko dot bixotzien
 Ta lau galderak:
 zergaitik erori zinen?
 zergaitik infernue ezagutu?
 zergaitik lagun guztixek ahaztu?
 zeure burueri... zer egin dautsazu?
 zutunik nago
 zuri lorak eskeintzen
 amaitu jatsu bizixen
 zutunik nago
 zuri lorak eskeintzen
 amaitu jatsu bizixe
 zutunik nago
 zuri lorak eskeintzen
 zer egin dautsazu bizixeri
 pentsetan nago
 zuri lorak eskeintzen
 apurtu jatela bizixe
 amaitu jatzule bizixe...

Audio Features

Song Details

Duration
04:50
Key
7
Tempo
168 BPM

Share

More Songs by Gatibu

Albums by Gatibu

Similar Songs