Paradisu Zinema

5 views

Lyrics

Txikitan, maitasuna,
 erreprimitu egin ziguten.
 Pelikularen zati hori
 lagunek moztu ziguten.
 Paradisu zineman ikusiko gara.
 Leku hau
 ametsak forjatzen diren
 materialarekin egina dago.
 Paradisu zineman ikusiko gara,
 "Alemeniarrak
 grisez jantzita
 eta zu urdinez..."
 Oraindik ez da berandu
 xamurtasunari toki bat egiteko.
 Zabor-ontzira botatako musuak
 berreskuratu behar ditugu,
 maitia, maitia...
 Paradisu zineman ikusiko gara.
 Leku hau
 ametsak forjatzen diren
 materialarekin egina dago.
 Paradisu zineman ikusiko gara,
 "Alemeniarrak
 grisez jantzita
 eta zu urdinez..." (bis)
 

Audio Features

Song Details

Duration
02:17
Key
7
Tempo
89 BPM

Share

More Songs by Joxe Ripiau

Albums by Joxe Ripiau

Similar Songs