Hitz Egin Begiekin

4 views

Lyrics

Zure begiradaren
 hizkera garbiaz
 esaidazu maite nauzula.
 Esan maite nauzula,
 gorrotatzen nauzula,
 baina esan begiradarekin.
 Mingainak hitzegiten badu
 ez da egia esaten duzuna
 entzun nahi dudan gezurra, egi erdi
 ez benetan sentitzen duzun hori.
 Esan, begiekin esan,
 esan gehiago ez nauzula ikusi nahi,
 esan benetan sentitzen duzun hori,
 baina esan begiradarekin.
 Hitzak hitz dira
 jolasteko,
 baina mina ez,
 ez, ez, ez da ez
 miña jolasteko
 hitzegidazu begiekin.
 ez da ez
 bihotzak jolasteko
 hitzegidazu begiekin.
 Begiek hitzegiten dute
 eta guztia ulertu dezaket,
 ukatu dena mingainak,
 nahi baduzu
 begiak egia direla baitakit.
 Esan, begiekin esan,
 esan gehiago ez nauzula ikusi nahi,
 esan benetan sentitzen duzun hori,
 baina esan begiradarekin.
 Hitzak hitz dira
 jolasteko,
 baina bihotzak ez,
 ez, ez, ez da ez
 bihotzak jolasteko
 hitzegidazu begiekin.

Audio Features

Song Details

Duration
03:05
Key
7
Tempo
115 BPM

Share

More Songs by Kaotiko

Albums by Kaotiko

Similar Songs