Zer Egin Eta Zer Izan

5 views

Lyrics

Hasi zarete hizketan nire inguruan,
 benetan uste al duzue inporta zaidala?
 Ez naiz bizi inoren onespenaren zain,
 ez naiz aurkeztuko nire epaiketara!
 ♪
 Nire askatasunaren mugak jarri nahian
 bideak isteko asmoz al zatozte?
 Amildegi ertzeraino iristean
 jakin hegan egiteko gai naizela.
 Zuek atetik sartzen zaretenean
 orduan nik leihotik salto egiten dut.
 Izan beharko nukenetik ihesi noa,
 geroa eraikitzeko baitaukat oraindik.
 ♪
 Zuek atetik sartzen zaretenan,
 orduan nik leihotik salto egiten dut.
 Izan beharko nukenetik ihesi noa
 geroa eraikitzeko baitaukat oraindik.
 ♪
 Ez esan zer egin ta zer izan,
 zer egin eta zer izan.
 Ez esan noiz egin ta nor izan,
 noiz egin eta nor izan.
 Ez esan non egin eta norekin izan,
 non eta norekin egin.
 Nor eta norekin izan!
 

Audio Features

Song Details

Duration
03:41
Tempo
90 BPM

Share

More Songs by Lauroba

Albums by Lauroba

Similar Songs