Ezer Pasiorik Gabe

4 views

Lyrics

Zuzendu ezin ziren olatuak,
 kalma zuritik enbataraino
 une batean.
 Maitearengana behin eta berriz
 bultzatzen ninduzun itsasoa,
 harkaitzen kontra,
 talka egitera, hondoratzera,
 zorionean itota.
 Konturatzerako pasio,
 bakarrik utzi nauzu,
 gehien behar zintudanean
 desagertzean.
 Tantaz tanta itzali zara
 suterik bortitzena,
 arnasteko oxigenorik
 gabe utzi zintudan ta.
 Aldaparik handienetan ere
 indarrak agortzen zirenean
 aldeko haizea.
 Buru barneko harresietan
 eta gorputzaz kanpokoetan
 zure indarrez
 zabaltzen ziren
 arrakaletan,
 egiteko beti aurrera.
 Konturatzerako pasio
 bakarrik utzi nauzu,
 gehien behar zintudanean
 desagertzean.
 Tantaz tanta itzali zara
 suterik bortitzena,
 arnasteko oxigenorik
 gabe utzi zintudan ta.
 Konturatzerako pasio
 bakarrik utzi nauzu,
 gehien behar zintudanean
 desagertzean.
 Tantaz tanta itzali zara
 su bortitzena,
 arnasteko oxigenorik gabe,
 ezer pasiorik gabe,
 ezer pasiorik gabe
 Tantaz tanta itzali zara
 su bortitzena,
 arnasteko oxigenorik gabe,
 ezer pasiorik gabe,
 ezer pasio, pasiorik ezean
 zuzen heriotzera!

Audio Features

Song Details

Duration
05:36
Key
1
Tempo
93 BPM

Share

More Songs by Su Ta Gar

Albums by Su Ta Gar

Similar Songs