Nor Naizen Jakin
4
views
Lyrics
Haurtzarotikan gordeak ditut, hor zeudenik ez naiz jabetu. Kanpoko begiraden laguntzak konturatuarazten dit lagundu. Bizi izandakoak gaitu hezi, hezitako harekin gara bizi. Sentimenduen kimika bagara nork ahal dit formula irakatsi? Ta ez dut nahi nire gain eraman beste inoren zama, itoarazten nauten kate hauetatik askatu Naturaren zati izanik sakon hartuz arnasa Barrura so egin eta nahiko nuke nor naizen jakin. Iragana dut nik oinarria, etorkizuna nire aberria Besteak lagundu eta maitatzeko aurkitu behar dut nire esentzia Ta ez dut nahi nire gain eraman beste inoren zama, itoarazten nauten kate hauetatik askatu Naturaren zati izanik sakon hartuz arnasa itoarazten nauten kate hauetatik askatu Naturaren zati izanik sakon hartuz arnasa Barrura so egin eta nahiko nuke nor naizen jakin, zer naizen jakin
Audio Features
Song Details
- Duration
- 03:43
- Key
- 6
- Tempo
- 180 BPM