Aingura Hegodunak

3 views

Lyrics

Erori banaiz ere gorantz erori naiz
 Nola urazalatzen arrainak igurtzean
 Oroimena da orain urperatzen nauen beruna
 Ametsa, berriz, gorantz naraman zama astuna,
 aingura hegoduna
 Erortzeko beldurrez garelako eusten diogu elkarri
 Oinez ikasi orduko hegan egiten ahantzi
 Ta zu zara, orain, urperatzen nauen beruna
 Beste dena, berriz, gorantz naraman zama astuna,
 aingura hegoduna
 Baina erortzen bagara ere, amets berriei helduz, gorantz erortzen gara
 Arrain hilak bagina hondoratu ordez, urazalaratzen gara
 Gorantz jaitsiko gaituen aingura hegodun horri eusten
 Eusten gara.
 

Audio Features

Song Details

Duration
03:13
Tempo
130 BPM

Share

More Songs by Anari

Albums by Anari

Similar Songs