Egun Batez

4 views

Lyrics

Egun batez,
 autatua izatearen
 zirrara ezin gordea nialarik,
 ene belarrietan
 oihartzun bat hintzena
 aurrez aurre
 ezagutzeko aukera nian.
 Hantxe hintzen
 luze ibili denaren
 jakindurizko keinuez
 gabardinaren doai estetikoak
 deusezten, deusezten.
 Nik, oihal xurizko ator batekin
 idurikatu hintudan
 eta, arpa baten beharra ere
 sumatu nian hire eskuetan.
 Hire iturri hitz jarioa
 sakoneraino busti ninduen
 apirileko euria huen,
 apirileko euria huen.
 Aidean idatzi nahirik bezala
 araudi sendoz, lerro lerro
 hitzak antzez dantza batean
 lotu zirenean,
 gure arrazaren ohizko errepika
 biluztua ikusi nian
 gure arrazaren ohizko errepika
 biluztua ikusi nian ballet batean.
 Gero zaldia hartuz
 kondairan barna
 zalapartaka abiatu hintzen.
 Luze luze ibiliz gero,
 altzairuzko bidea egitean,
 zaldia eromenean begiak
 galdutako suminduran
 zaldia begiak galdutako
 suminduran bilakatu zitzain.
 Zaldi kateztatuaren nekea
 gaurkotasunez margotzen ari hintzen
 eta ni hire coctail gazi gez aberatsez
 mozkortzen eta mozkortzen,
 lanbro fin batek bere baitan
 hartu banindu bezala
 irtetzen, irtetzen, irtetzen;
 hire itzalarekin
 ator bat egin nian.
 

Audio Features

Song Details

Duration
07:56
Key
8
Tempo
124 BPM

Share

More Songs by Benito Lertxundi

Albums by Benito Lertxundi

Similar Songs