Itzaltzuko Bardoa

6 views

Lyrics

Ehunka uso
 elkorretako inguruetan
 Itzaltzuko bardoaren
 bila etsipenetan.
 Gari ttanta
 bana dute mokoetan
 ezarri ahal izateko
 gartxoten ezpainetan.
 Elkorretaren gailurrean
 irakatsi huen,
 nor bere lurrean
 maizter izatea
 zein garesti
 ordaintzen den.
 Lur minak eragindako zina,
 lur ikararen mugikortasunean ere
 zein iraunkorra den.
 Lur minak eragindako zina,
 Lur ikararen mugikortasunean ere
 zein iraunkorra den.
 Atzaparka bat lurrez
 hire seme maitearen
 abots gardena itoaz
 nola herri bakoitzak
 bere defuntuak
 lurperatu ohi dituen.
 Baina hik Gartxot
 ez huen Abraham baten
 ohorerik eta Mikelot
 euskal epikaren
 erresinola lurrari
 eskeni behar izan
 hioken opari.
 Atzerriko latin
 zaleen uztarpean
 biraozko hizkuntza
 basatiaz kantatzea
 ez baizen zilegi.
 Ez duk eremu hauetan
 aingeru zerutarrik
 Otsaburu zakur anaikorra
 ez besterik,
 nork lehunduko dik bada
 hire nahigabea
 gure lur gozoak ez ezik.
 Arrano igarlea hor hago
 zeharka begira
 heriotzaren getari.
 Hire hegalaren azpian
 joan nahi nikek,
 hire xirularrutik
 iheska irriztan
 joandako eresien bile
 gure adimena
 hire oroitzapenez
 sendotu dedin.
 Ai Frai martin,
 hire zitalkeriak
 bardoa hilen dik
 bainan haren
 sumindura hilezkorra
 ondotik izango duk
 eta hire maitinak
 deabruak kantatuko
 dizkit.
 Gaur mende
 batzuen ondotik
 kondairaren ohiartzuna
 entzun nahirik
 lur honi so,
 hire Altabizkarko kantuaren
 egarri nauk, Gartxot,
 neere oharmenaren
 ilunabarretan
 noiz entzungo zai.
 Elkorretako elurrak
 urtzen direlarik
 errekan behera datozte,
 garden bezain bihurri,
 lurraren negarra iduri.
 Txori kantazale ederra
 nun ote haiz kantatzen?
 Harrien negarra haizeak darama
 Zaraitzuko ibarretan barna.

Audio Features

Song Details

Duration
10:46
Key
5
Tempo
148 BPM

Share

More Songs by Benito Lertxundi

Albums by Benito Lertxundi

Similar Songs