Kantuz

3 views

Lyrics

kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi
 kantuz igortzen ditut nik penak ihesi
 kantuz izan dudanean zerbait irabazi
 kantuz gustora ditut guztiak irazi
 kantuz ni bezelakoak hiltzia du merezi
 kantuz pasatu ditut gau eta egunak
 kantuz izan dirare ardura ene lanak
 kantuz bildu izan ditut aldeko lagunak
 kantuz eman daiteke obra gabe famak
 kantuz hartuko ahal nau gure lur amak
 kantuz eman izan dut askotan berria
 kantuz gustatu izan zait erraitia egia
 kantuz eginez gero mundura sortzea
 kantuz egin beharko dut ene ustez hiltzia
 kantuz egin natzaizun bihotzean sartzia
 kantuz ehortz nezaten hiltzen naizenian
 kantuz ene lagunek harturik airian
 kantuz ariko dira ni lurrian sartzian
 kantu frango utziko diotet mundian
 kantu egin dezaten nitaz oroitzian

Audio Features

Song Details

Duration
03:44
Key
7
Tempo
90 BPM

Share

More Songs by Benito Lertxundi

Albums by Benito Lertxundi

Similar Songs