Zuberoa I / Zuberoa Ii / Zuberoako bralia
6
views
Lyrics
Zuberoa, Zuberoa emakume edo igali izpilluen izpillu. Ez daki zure baitan erresiƱolaren bat lo ote datzan, ez dakit zure belardi-azpian inor pitxiak lantzen ari ote den, astiro. Ez dakit ere arto-sailik ba ote duzun, ez eta zein den ere zure sagar-azalen kolore. Zuberoa, Zuberoa emakume edo igali izpilluen izpillu. Noiz dagi euri Zuberoan? Nola dute begiratzen emakumeek Zuberoan? Nola da hiltzen Zuberoan? Nola? Zutaz ez dakit deus ere Ez zaitut ezagutzen. Bakarrik, zure kantaren bat entzun dut eta horregatik zaitut maitatzen, horregatik, bakarrik, nauzu zure alde.
Audio Features
Song Details
- Duration
- 11:43
- Key
- 5
- Tempo
- 86 BPM