Gaua

8 views

Lyrics

Hotsik egin gabe zatoz,
 gaua, hirira
 argiak itzaliz,
 banan-banan
 lehio guzti-guztietan,
 ate denak itxiz,
 kaleak hustuz.
 Zatoz! Zatoz!
 Zatoz, gaua,
 bihotz izuti hau bustiz,
 ukendu goxoa duzun
 olio eztiz,
 malkoentzat eta
 zaurientzat ere
 itzal gabekoon aterpe.
 Gaua, zu zaitut nire babes
 deserri honetan,
 atsedenleku bakarra
 arrotzen artean.
 Zatoz bare,
 zatoz deitu gabe,
 zatoz heze,
 hutsik egin gabe.
 Zatoz! Zatoz!
 Lorategi gordea zara,
 hesi bat duena,
 izen gutxi batzuk bakarrik
 sarrera dutena.
 Izar bat, izar bi,
 lau, zazpi; hor beste bi,
 itzalen zaindari.
 Zatoz! Zatoz!
 Sartu deitu barik.
 Zatoz!
 Gau ilun, gau isil,
 zatoz! zatoz!
 

Audio Features

Song Details

Duration
04:35
Key
9
Tempo
172 BPM

Share

More Songs by Eñaut Elorrieta

Albums by Eñaut Elorrieta

Similar Songs