Eraiki

6 views

Lyrics

herri batek, inolaz ere ezin dezake arnasik hartu
 bere semeak, loturik badaude
 ahots batek, inolaz ere ezin dezake mezua hedatu
 bere ezpaina josten badu, ez du ezer lortuko
 bidean da itoko, ez du inork sentituko
 ta biztanle guztiok, geldotasunean lo
 baina indar alai batek, iratzartu gintuen
 eta herriaren bidez, tinko ohiukatu zuen
 kolpatu ditzagun entzun nahi ez duten belarri gor horiek
 soilik azpitik daudenean errespetatzen duten hoiek
 guztiek!
 bihotz handiko herri txikiari beldurra omen diote
 gehiegi bait dugu galtzeke eta baita irabazteke
 zergaitik horrenbeste traba ta lege ustel
 ahotsak eta ekimenak itotzeko
 zuk eta nik indarrak batuz, aurre eginez
 geurea, geurera lortuko dugu
 geurera egiten, egiten, gure geroa aukeratzen
 geure herria eraikitzen
 bazterketarik gabeko elkartasunean kabia egiten
 ekin dezagun guztiok geurea aukeratzen ta adierazten guztiok!
 soilik ametsen aurrean makurtzen diren bihotz basatiek
 etorkizunaren kolorez jantzirik aurrera egiten dute
 zergaitik ...
 izan libre zeurea ohiukatzen
 orainarte egindako denak zerbaiten atarian utzi gaitu
 ez gera damutzen
 eta nere begiek irrifartsu diote bidean gaudela, eta pozten naizela nere jendea ikustean berriro zirikatzen
 egiten, gure herria eraikitzen
 nor naizen, ozen esateko
 izan libre zeurea ohiukatzen

Audio Features

Song Details

Duration
06:12
Key
10
Tempo
155 BPM

Share

More Songs by Ekon

Albums by Ekon

Similar Songs