Zaharra Zara Bilbo

6 views

Lyrics

Neoizko argiak erdi zintzilik
 daude taberna gainean
 urratu den, aurpegi den
 pareta gorrian.
 Zubiak gora zutitzen ziren
 Portmoutheko ontzientzat
 lehen "euskalduna", gaur palazioa
 eta biharko laino beltzak.
 Begiratzen zaitut
 zuloaren gainetik
 zerbait esan nahi dizut
 zugan galdu aurretik
 zaharra zara Bilbo.
 La Vieja sartu da Nerbioi erriberan
 oinak ur beltzetan, loreak baineran,
 mozkortzen nauzu ta ezin zaitut edan.
 Neoizko argiak erdi zintzilik
 daude taberna gainean
 egin nazazu zurea
 kantak dirauen artean.
 Gerritik heltzen ondoen dakien
 beso luzearen jabe
 guapa etorri, irri batekin
 ziurtatua ez al gaude?

Audio Features

Song Details

Duration
04:35
Tempo
129 BPM

Share

More Songs by Gari

Albums by Gari

Similar Songs