Dantzalekuan

6 views

Lyrics

Larunbateko parranda ustegabe luzatu zan
 igande eguerdiraino
 egarriak geundela ta zerbeza ta kalimotxoz
 jani ginen leporaino
 umore ederra gendun, aurpegi alaiagoa,
 astelehen goizean baino
 geroztikan hiru egun pasa diren arren ezin
 zuzendu gabiltz oraino.
 Dantzalekuan geundela neska gazte kuadrila bat
 ez zegoen oso aparte
 iji-aja lasai geunden neska batek begiratuta
 keinu egin zigun arte
 lagun batek esan zidan: zuri egin dizu eta
 beregana joan zaite(z)
 inguratu nintzen baina agudo esan zizkidan
 kaixo eta gero arte.
 Harekin jai neukalala beste bat topatu nuen
 rubia eta altua
 dantza bat eskaini zidan, hari uko nola egin
 aprobetxa momentua
 heldu orduko laztanak igurtzi eta muxuak
 non egin dut pekatua
 muxutikan ezin pasa, ondo ikasia zeukan
 seigarren mandamentua.
 Bi kalabaza jasota soinean neukana hiru
 ia nengoen nekatua
 gurekin kontatu gabe nork aldatu ote duen
 ligatzeko sekretua
 krisiaren eragina honetaraino heldu da,
 jaungoiko bedeinkatua
 zalantzan jarria nengo(e)n dantzalekua ote zen
 edo monjen konbentua.
 Krisiaren eragina honetaraino heldu da,
 jaungoiko bedeinkatua
 zalantza jarria nengo(e)n dantzalekua ote zan
 edo monjen konbentua.
 Gustora ari naiz baina gehiegi luzatu gabe
 bukatuko dut kantua.
 

Audio Features

Song Details

Duration
04:41
Key
7
Tempo
142 BPM

Share

More Songs by Gozategi

Albums by Gozategi

Similar Songs