Gaztetasuna Eta Zahartasuna

6 views

Lyrics

Ene izpirituan bazen zenbait bertso
 Oraino den guzia etzerait hustu
 Zertaz dudan solasa emazue kasu
 Esplikatuko baitut ahal bezain justu
 Zahar bezain prestu
 Odola zaut hoztu
 Bihotza ere laztu
 Gorputza beraztu
 Oraino gazte banintz banuke gostu!
 Zahar gazteen arteko hau da parabola
 Zuzen esplikatzia hein bat gogor da
 Gaztea ez daiteke adin batez molda
 Gorputza sendo eta azkar du odola
 Zaharra ez da hola
 Iragan denbora
 Etortzen gogora
 Ta ezin kontsola
 Nekez bihurtzen baita zahar arbola!
 Egunak badoazi egunen ondotik
 Ez dira elgar iduri joaiten hargatik
 Atzo iguzkiaren distira zerutik
 Egun hobela jalgi itsaso aldetik
 Euria ondotik
 Hasi da gogotik
 Hedoien barnetik
 Hortakotz badakit
 Erituko naizela bustiz geroztik
 

Audio Features

Song Details

Duration
04:19
Key
2
Tempo
84 BPM

Share

More Songs by Mikel Laboa

Albums by Mikel Laboa

Similar Songs