Hiri Gerrilaren Dantza

3 views

Lyrics

Arte ederretakoak ari ziren protestaka
 Irakasle euskaldunak behar zituztela eta
 Manifestazio buruak txakurrekin topo egin
 Ez jarraitu zergatik? Haatik!
 Mintzatzen saiatu zen gixarajo bat
 Txakurrak zaunka eta muturreko bat
 Makilak dantzatu zituzten hezurretan
 Ng txanotea ta zapia jarrita:
 Txikito txikito ska antzera
 Txikito triki-rapa bezala
 Txikito ikasi mugimenduak
 Puntarako xistera pilotariarenak
 Txikito txikito porrusalda
 Txikito acid-jazza bezala
 Txikito dantza lotua ala dantza askatua
 Hiri gerrilaren dantza
 Jai alai baino sutsuagoa
 Hiri gerrilaren dantza
 Capoeira bezain neurtua
 Jai alai frontoi jokua aipatua izan dela
 Iruñeko okupazioa burura datorkit
 Gaztetxearen alde kalean mariatxi eta arin arin
 Frontoiko bizkarrean palestinoekin baltzeoan
 Atxarteko harrobian eskalariak bezala
 Non txakur ausart bat pistolarekin igo zen
 Batek bi aukera luzatu zion: tiro eginez gero
 Betean eman bihok behera huts egin eta zu bakarrik
 Txikito txikito saltsa antzera
 Txikito bertso-hopa bezala
 Txikito ikasi mugimenduak
 Raggamuffin jaiarako prest daudenak
 Txikito txikito fandango
 Txikito funky metala bezala
 Txikito dantza lotua ala dantza askatua
 Hiri gerrilaren dantza
 Azeri dantza baino zuhurragoa
 Hiri gerrilaren dantza
 Makil dantza baino azkarragoa
 Hiri gerrilaren dantza
 Jai alai baino sutsuagoa
 Hiri gerrilaren dantza
 Capoeira bezain neurtua
 Txikito txikito besoak gora
 Txikito eskuko hatzez kriskitin
 Txikito ikasi mugimenduak
 Puntarako xistera pilotariarenak.

Audio Features

Song Details

Duration
02:28
Key
11
Tempo
118 BPM

Share

More Songs by Negu Gorriak

Similar Songs