Giltz-gordea

3 views

Lyrics

Hemen dago,
 heldu da eguna,
 pozik izan, heldu da.
 Gailendu baita
 argitasuna,
 pozik izan, hemen da.
 Goizeko haizeak nahi ditu eraman
 lo errearen hausterrak.
 Goizak argitara
 ematen du
 gauaren egia.
 Egunak
 fatu ilunena du
 hurrengo gaua.
 Non ote da unean uneko gakoa,
 bizi pozaren giltz gordea?
 Alerik ale doan harea:
 bizitzaren
 neurria.
 Oharkabe jausten den
 alea
 nora ote doa?
 Non dago unean uneko gakoa,
 bizi pozaren giltz gordea?
 Geldirik goroldioari begir,
 ezkilak entzuten dira.
 Geldirik goroldioari begira nago,
 ezkilak gero eta urrunago.

Audio Features

Song Details

Duration
03:50
Key
2
Tempo
108 BPM

Share

More Songs by Ruper Ordorika

Albums by Ruper Ordorika

Similar Songs