Bertso Berriak

6 views

Lyrics

Bertso berriak
 jartzera noa
 euskara
 garbi
 batean.
 Hitz politen bila
 ez etorri,
 hortaz gelditu
 atean
 Barruak lasaituko ditut
 eztarriaren
 kaltean
 Nire kantuak
 idurituko du
 txakurren zaunka
 katean.
 Uztaila hontan
 beteko ditut
 nik nahi baino
 urte gehio
 Ilea galtzearren
 nik ez dut
 ematen gizon
 serio
 Ene hitz argienak
 ere ez du
 inun ezer ez
 balio
 Nire buruari
 sekulan ez dio
 inork jarriko
 prezio
 Gau ixil hontan
 ikusten zaitut
 iparraldeko
 izarra
 hamabost urteko
 neska baten
 ametsa bezain
 ederra
 Urruti zaude
 mundu hontatik,
 librea eta
 bakarra
 inoren menpe kantatzen duzu ta
 zure boza da
 zilarra
 Eguzkiaren
 hautsak horitzen
 duenean
 egun
 berria
 Pozten zara
 gaztain iluna
 Zabaltzen duzu
 orria
 ez zara
 makina beltz baten
 pioi zerbitzaria
 Kalean arrastaka dabilen
 nire antzeko piztia
 Ez zara
 makina beltz baten
 pioi zerbitzaria
 Kalean arrastaka dabilen
 nire antzeko piztia
 Nire antzeko piztia
 

Audio Features

Song Details

Duration
04:02
Key
6
Tempo
149 BPM

Share

More Songs by Ruper Ordorika

Albums by Ruper Ordorika

Similar Songs