Alberto Caeiroren bisita

6 views

Lyrics

"Egun ez nauzu neu etorri
 Alberto Caeiro baino", errauten zautan
 Fernando Pessoak, eta mintzaira nahasiz
 eta lokarrigabez irauten zuen solasa.
 Eguzkiloreek bezala behartzen zituen
 hormetan zelai urregorriztatuak
 edo muino izarez estaliak
 ene begi lausotuek pinturaren bat, ispilua edo horma soila ikusten zuten lekuetan.
 Natura ederra eta zaharra dela erraten zuen,
 artzainak ardiei begira bezala.
 Eta gaua abaildu orduko,
 euria, eguzkia, ilargia eta etxe atarian aulkia
 desiratu eta alde egiten zuen lasai
 sonbreiruaren hegala altxatuz.

Audio Features

Song Details

Duration
02:47
Tempo
145 BPM

Share

More Songs by Ruper Ordorika

Albums by Ruper Ordorika

Similar Songs