Izarren Hautsa

3 views

Lyrics

Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
 hauts hartatikan uste gabean noizpait giñaden gu ernai
 Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
 atsedenik hartu gabe
 atsedenik hartu gabe
 lana egiñaz goaz aurrera
 kate horretan denok batera gogorki loturik gaude
 gogorki loturik gaude
 Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia,
 burruka hortan bizi da eta hori du bere egia
 Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,
 jakintza eta argia;
 jakintza eta argia
 bide ilunak nekez aurkitu
 lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia
 hortan jokatuz bizia
 Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
 naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea
 Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
 bertatikan irautea
 bertatikan irautea
 ezaren gudaz baietza sortuz,
 ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.
 beti aurrera joatea
 Ez dadukanak ongi ohi daki eukitzea zein den ona,
 bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona
 Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan
 saia gaitezen ikusten
 saia gaitezen ikusten
 amets eroak bazterturikan,
 sasi zikiñak behingoz erreta bide on bat aukeratzen
 bide on bat aukeratzen
 bide on bat aukeratzen
 Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
 burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
 Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
 ibiltzen joanen direnak
 ibiltzen joanen direnak
 gertakizunen indar ta argiz
 gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.
 egiztatuko dutenak
 Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri
 herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri;
 guztian lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu,
 beren bizitzen edargai
 beren bizitzen edergai
 diru zakarrak bihotzik eztu,
 lotuko dute gogor ta hestu haz ez dadin gizonen gain
 haz ez dadin gizonen gain
 diru zakarrak bihotzik eztu,
 lotuko dute gogor ta hestu haz ez dadin gizonen gain
 haz ez dadin gizonen gain
 gizonen gain

Audio Features

Song Details

Duration
04:37
Key
2
Tempo
84 BPM

Share

More Songs by Ruper Ordorika

Albums by Ruper Ordorika

Similar Songs