Mundu Berri Baten Mapa

3 views

Lyrics

Behe-lainozko egun batez atera ginen portutik
 Mastan mila koloredun bandera jarrita zutik
 Enbatek eta arrokek jarraitu arren gertutik
 Donostia abordatzen aritu gara ordutik
 Izan gaitezen bihurri, izan gaitezen pirata
 Partxe bat begian jarriz egunsentiari kanta
 Belak zabalduta eta auzolanari tiraka
 Bihotzean daramagu mundu berri baten mapa
 Izan gaitezen pirata!
 Belak, zabaldu ditugu
 Batu ditugu indarrak
 Lotu, guregana eta aska ditzagun amarrak
 Ha-mar! Batu ditugu indarrak
 Lor-tu! Mundu berri baten mapa
 Zatoz zabaldu gaitezen itsaso berrietara
 Zatoz itsatsi ezazu zure bandera mastara
 Zatoz txalupa euskaldun, parekide honetara
 Hamar urteren ondoren gero eta gehiago gara
 Izan gaitezen bihurri, izan gaitezen pirata
 Partxe bat begian jarriz egunsentiari kanta
 Belak zabalduta eta auzolanari tiraka
 Bihotzean daramagu mundu berri baten mapa
 Izan gaitezen pirata!
 Belak, zabaldu ditugu
 Batu ditugu indarrak
 Lotu, guregana eta aska ditzagun amarrak
 Belak, zabaldu ditugu
 Batu ditugu indarrak
 Lotu, guregana eta aska ditzagun amarrak
 Ha-mar! Batu ditzagun indarrak
 Lor-tu! Mundu berri baten mapa

Audio Features

Song Details

Duration
04:08
Key
2
Tempo
97 BPM

Share

More Songs by Skakeitan

Similar Songs