Destinuaren Eskutan

3 views

Lyrics

Bakardade aukeratua,
 Zure bizitzako zati bat,
 Tontorra baino urrutiago,
 Itxas ertza baino gertuago.
 Aberastasun baten jabe,
 Hain gutxi behar dutenak
 Ametsetan jarraitzeko,
 Guztiz aske izateko.
 Zure ilusioak betetzen zaitu,
 Zure bidean handitzen doa.
 Egunsentia, iluntzea,
 Zerutik jausitako zariak,
 Hilkorren mundura bueltatzea
 Destinuaren zorte denean.
 Maisutasun handiz arazoak
 gainditzen, Gertaeren zain bizitzeko era bat,
 Inolako mugarik gabe.
 Zure ilusioak betetzen zaitu,
 Zure bidean handitzen doa,
 Zure bidaiak merezi izan du,
 Destinuaren eskutan zaude.

Audio Features

Song Details

Duration
03:23
Key
2
Tempo
165 BPM

Share

More Songs by Governors

Albums by Governors

Similar Songs