Ezer esan gabe

4 views

Lyrics

Ze zentzu du zerbait esatea dena esanda badago,
 Zein zaila den interesatu al zaizuen zentzuzko zerbait idaztea,
 Baina zuek ez pentsa rock-aren topikoetaz hitzegin
 behar dudala: sexua, drogak ta rock and rolla... ja!
 Hau hitzegin nahi ez nuenarena hitzegiteko era bat izan da
 Eta interesik ez duena interesgarria bihurtzea,
 Hau ezer esan gabe hitzegitea da... hurrengo estrofa!!
 Zergatik sexuaz hitzegin eta horrekin torturatu...
 Drogei buruz... neuronak geldituko balitzaizkit iritzia emango nuke,
 Rock and roll-ari buruz hitzegin ahal izango nuke,
 Baina esan dudan bezala ze zentzu
 du zerbait esatea dena esanda badago.
 Hau hitzegin nahi ez nuenarena hitzegiteko era bat izan da,
 Eta interesik ez duena interesgarria bihurtzea,
 Hau ezer esan gabe hitzegitea da...
 Zer esan dezaket?...
 Pentsatu behar da... interesatu ahal zaizuena... pentsatu behar da.
 Rock and roll-ari buruz hitzegin ahal izango nuke,
 Baina esan dudan bezala ze zentzu
 du zerbait esatea dena esanda badago.
 Hau hitzegin nahi ez nuenarena hitzegiteko era bat izan da
 Baliteke zure atentzioa iñola deitu ez
 izatea, baina ez dut nire denbora galdu.

Audio Features

Song Details

Duration
02:52
Key
2
Tempo
87 BPM

Share

More Songs by Governors

Albums by Governors

Similar Songs