Morphinapolis

8 views

Lyrics

Korrupzio kasu berri bat atera da
 albistegietan
 ta beste hiru mila lagun batu dira
 langabeen ilaran
 Sinistu gabe atenditzen korbatadun
 saskikumeen hitzei,
 txisteak eginaz gure butaketatik
 sakeo masiboei.
 Inork, inork, inork, inork, inork,
 esplikatuko al dit
 denon lozorro hau nola
 osti dagoen hain sustraiturik?
 Inon, inon, inon, inon,
 baden esnaturiko herririk...
 Morphinapolisen
 ez baitago erreakziorik!
 Jakin nahi dut
 droga honek
 nola
 harrapatu gintuen...
 Jakin baita,
 askatzeko
 jada
 beranduegi ote den...
 Korrupzio kasu berri bat atera da
 albistegietan
 elefante hiltzaile ta enparauak
 jarriaz agerian.
 Ateotasun guztiak joan zaizkie
 progresista batzuei,
 inora ez doazen trenekin gurtuz
 porlanaren jainkoei.
 Inork, inork, inork, inork, inork,
 esplikatuko al dit
 denon lozorro hau nola
 osti dagoen hain sustraiturik?
 Inon, inon, inon, inon,
 baden esnaturiko herririk...
 Morphinapolisen
 ez baitago erreakziorik!
 Jakin nahi dut
 droga honek
 nola
 harrapatu gintuen...
 Jakin baita,
 askatzeko
 jada
 beranduegi ote den...
 Leiho grisak agertu dira
 gaztetako ametsen margoak zeuden lekuan
 begiak ilunetara ez ohitzeko zabalduko ditut leihook
 Morfinak hartu aurretik ikusteko atzeanzer den...
 Jakin nahi dut
 droga honek
 nola
 harrapatu gintuen...
 Jakin baita,
 askatzeko
 jada
 utzi
 Morphinapolis!

Audio Features

Song Details

Duration
05:15
Key
8
Tempo
165 BPM

Share

More Songs by Governors

Albums by Governors

Similar Songs