Jostailu hautsia

6 views

Lyrics

Noiz bilakatu zen, aldatu zen, haur begirada xamurra.
 Noiz iritsi zen garrasia?
 Laztan haiek laban bihurtu eta zure bizitza sastatu.
 Haurraren irria noiz beldur bilakatu...
 Piztiak zure gorputz nimiñoan betirako,
 Mesprezu hitza tatuatu zuen.
 Eta gorrotoa! Zein erraza den gorrotatzea.
 Eta amorrua! Otsoa denean babesten zaituena.
 Eta zein zaila den maitatzea, maitasun horrek,
 Bihotz eta azaleko zentimetro oro bortxatu duenean.
 Bere heriotza, azken hatsa, noiz iritsiko zain,
 Gauak gau izateari uzteko.
 Iltze erdoilekin iltzatua, kate motzez kateatua,
 Hil-jantziz apaindua, miña! Infernua!
 Zure begien oihuak eta malkoen erreguak,
 "arren lagun, non zaude" guri galdetzean!
 Eta gorrotoa! Zein erraza den gorrotatzea
 Eta amorrua! Otsoa denean babesten zaituena.
 Eta zein zaila den maitatzea, maitasun horrek,
 Bihotz eta azaleko zentimetro oro bortxatu duenean.
 Bakardadea, egin zenuen zuk gordeleku.
 Jostailu hautsia, xume, apal, borreroaren eskuetan.
 Eta zein zaila den maitatzea, besarkada hauek,
 Zure azal leuna eta bihotz goxoa pozoitu duenean.

Audio Features

Song Details

Duration
04:35
Key
8
Tempo
75 BPM

Share

More Songs by Governors

Albums by Governors

Similar Songs