Zure begiradetan

6 views

Lyrics

Bihotz esklabua, ez duzu ezagutu irria,
 Bizitza ezagutu aurretik barrenetik hil zara
 Egunsentiarekin zure begi txikiek Infernua
 berpizten, birsortzen ikusten dute... Infernua berpizten.
 Zure pentsamendu ezkutua kolpez
 zizelatutako errealitatearen une bateko ihesa izango da,
 Zure pentsamendua aske izango da.
 Zure begiradetan ikus dezaket ezer ez dagoela sufrimendutik haratago,
 Zure begiradetan berriz ikusten dut
 Iluntasunetik itxaropen disdira txiki bat.
 Lehen munduaren hipokresi gordea
 Eskuineko eskuarekin babesten zaitu,
 Kapitalismoa eta handinahia ezker eskuarekin
 Mozorratuz eta estaliz,
 Eta horrekin... bizitzak kartzela bihurtzen dute,
 Eskuak makina bihurtzen dute,
 Zure begiradetan irakur dezaket
 "heriotza izango al da nire benetako askapena?".
 Izateko beharra eusten zuten kateen preso,
 Gure ahaztearen esklabu.
 Zure begiradetan ikus dezaket ezer ez dagoela sufrimendutik haratago,
 Zure begiradetan berriz ikusten dut
 iluntasunetik Itxaropen disdira bat.

Audio Features

Song Details

Duration
03:55
Key
5
Tempo
86 BPM

Share

More Songs by Governors

Albums by Governors

Similar Songs