Ariane
3
views
Lyrics
Hariak. Gurasoen hariak, halabeharren hariak, norbere gorputzaren hariak, lagun minen hariak, behaztopatzeko modu luzeak, hariak. Lotzen zaituzten hariak, maitasun luzeak bezalako hariak. Titerearen modukoak, batzuetan atezuan, besteetan lasaieran, edo korapilatzen. Eta horrela bizi, hariekin, hariak egokitzen, hariei kasu egiten, harien kontra tiraka, harien gatibu. Eman dezagun berrogei urtez horrela... eta bat batean, bat batean ohartu ezetz, eguzkiaren edo ilargiaren errainuak bezalakoak direla hariak, eta ez zaituztela lotzen, azkenean, azkenean ez duzula haririk.
Audio Features
Song Details
- Duration
- 03:07
- Tempo
- 122 BPM