Beranduegi Etxeratuko Naiz

6 views

Lyrics

Koadrodun amantala
 ur beroak gorritutako eskuak
 lapiko langileen lurruna
 irrati handiustekoaren zaratotsa
 lehortu arte sikatu beharreko
 udako egunetako gosari ordua
 Lagunartera batu baino lehen
 argibideen zerrenda beti hurrenkera berekoa
 gogorarazten zenidan
 Ezezagunekin ez joateko, ez dagoela fidatzerik
 asmo okerreko jende asko dabilela munduan
 eskuak beti poltsikoetan gordetzeko
 lapurtzea bekatu dela ez bada bizirauteko
 niretzat gura ez dudana besteei ez desiratzeko
 erantzunen hasieran ezetz eta amaieran baietz esateko
 Nik buruarekin gora eta behera egiten nizun baina
 igo beharreko maldak eta zuhaitzak zenbatzeko
 Eta orain orduko haiek gogoratzen ditut inon oheratzerakoan
 Orain neu naiz ezezaguna
 ez fidatzekoa, asmo okerrekoa
 Orain maldak zein zuhaitzak igotzea baino
 betebehar nekezagoak hartu ditut eta
 berandu etxeratuko naiz, beranduegi ama
 

Audio Features

Song Details

Duration
01:33
Key
2
Tempo
172 BPM

Share

More Songs by Katamalo

Albums by Katamalo

Similar Songs