Atzazaletan

6 views

Lyrics

Atzamarrak nekatu egiten zitzaizkion
 egunak kontatzen hasten zen bakoitzean.
 Egutegiek zertan egiten ote dute mesede?
 Horren garrantzitsua da bizi dugun egunak
 zenbakia eta eguna izatea?
 Zergatik dira batzuk besteak baino egunago?
 Beharrezkoa delako, noski.
 Beharrezkoa baita egun zehatzen esperoan egotea;
 bizitza osoa egun zehatzen esperoan ematea:
 eskoletara hasteko lehen eguna,
 lehen musurako eguna,
 maitasuna egiteko lehen eguna,
 hamazortzi urte betetzekoa,
 lana aurkitzekoa, etxea erostekoa, ezkontzekoa,
 familia osatzekoa, jubilatzekoa eta... hiltzekoa.
 
 Eta zergatik ez datoz egutegietara
 bizitzea erraza zeneko egun haiek?
 
 Zergatik ez dakartzagu efemerideetara
 jolas egitea beste derrigorrik ez genuen
 sasoietako egun haiek?
 
 Atzamarrak nekatu egiten zitzaizkion
 egunak kontatzen hasten zen bakoitzean.
 Urteak pilatzen zitzaizkion atzazaletan.
 Horixe pilatu zitzaion urteotan guztietan,
 egunak, urteak,
 besterik ez.
 Goizeko bederatziak hamar gutxi izango ziren
 Bosgarren hilabetea zuten herri txiki hartan
 Bizimodu biko adosatua, laurogeita hamahiru metro karratu
 Ganbara eta garajea
 Lehengo 65.000.000 peseta
 betiko 390.000 euro inguru
 Hiriburutik etorritako bikote helduegientzako
 hilkutxa dotore dotoreak
 Logela izango zenaren horma bukatzen ari zelarik
 itzal bat somatu zuen
 goitik behera.
 

Audio Features

Song Details

Duration
02:02
Key
5
Tempo
123 BPM

Share

More Songs by Katamalo

Albums by Katamalo

Similar Songs