Endurance

3 views

Lyrics

Emakume batek balkoitik behera salto egin zuen. Senarrak egunero jipoitzen zuen.
 Umedun zegoelarik bere buruaz beste egin zuela idatzi zuten txosten polizialetan. Baina ez zuten idatzi gurago izan zuela alabagaia aldean eroan, bizirauteko izenik aurkitu ez ziolako.
 Auzokoek diote andra ederra zela; metro eta laurogei, itsaso begi zabalak, ikatz-azal leuna, eta Nigeria ohoratzen zuen madari gorputza zituela.
 Amak "Endurance" izena jarri zion. "Endurance". Eutsi.
 Sarritan, jabeek ihes egiten diote izenari, ez diote egundo antzik hartzen.

Audio Features

Song Details

Duration
01:02
Key
4
Tempo
133 BPM

Share

More Songs by Katamalo

Albums by Katamalo

Similar Songs