Ez Dezala Mikrofonoak Agindu - Zuzenean

2 views

Lyrics

Bariku gaua da bihotz bakartien klubean
 Eta hatzamarrik ez duen pianojoleak biltzeko kantuaren lehen notak jo ditu
 Astiro hurreratu dira katamaloak, bihotza kateatuta, pausua narras, gorputzetik bi metrora
 Aurkezle mutuak emanaldia berehala hasiko dela iragarri du
 Baldintza bakarra dago: ez dezala mikrofonoak agindu
 Ez, ez dezala mikrofonoak agindu
 Eta ausartu da lehen katamaloa buru makur bada ere, eta ozen dio
 Gezurra esan nizun, oihartzunak egia itzuliko zizulakoan
 Erreskadan datoz besteen aitorpenak ere
 Otalorea, otalorea hazi da alde egiteko autobusa hartu zenuen geltokian
 Zaindugabeko lorategia da zure oroitzapena
 Deitzeari utzi zenion egun batean eta nik, zure ahotsa entzuten dut telefonoa hartzen dudan bakoitzean
 Berdin dio, berdin dio zein adinekoak diren elkar ikusi gabeko egunak
 Isildutakoak errepikatzen gabiltza ordutik
 Isildutakoak errepikatzen gabiltza ordutik
 Isildutakoak errepikatzen
 Egunaren argitan zarratu dute bihotz bakartien kluba
 Nork bere bidea hartu du, ez beste inorena

Audio Features

Song Details

Duration
04:41
Key
7
Tempo
111 BPM

Share

More Songs by Katamalo

Albums by Katamalo

Similar Songs