Gizon Arruntaren Koblak - Zuzenean

3 views

Lyrics

Kantatzera noazu bertso bat edo bi
 Jarriak gaur egungo jende arruntari
 Antonio Lorentxa Slodovan Javi
 Zarrak berri direnik ez ukatu neri.
 Sofan esnatu eta lenbiziko gauza
 Adurra garbituta kentzen ditut galtzak
 Telecinco luzeak bai dira arratsak
 Dutxan kenduko ditut loaren lorratzak.
 All-brana gosalduta horrekin batera
 Ahal badet behintzat noa komunera
 Aurrian ipada ta atzian papera
 Kaka pilla irakurriz ilustratzen gera.
 Etxetik inemera noa nahiko mantxo
 Ibexak puntu t'erdi galdu zuen atzo
 Illadan bi rumano eta hiru gautxo
 Abasto eman ezinda dabil Don Alfontso.
 Gaizkia gauzatu da hau da komeriya
 Agfanistanen gerra bukatu da iya
 Tokatzen baldin bazait aurten loteriya
 Zerbait erostekotan Mercedes berriya
 Domeka hontan al da botoen feriya
 Ongi ikasi nuen kobratzen beltzian
 Billetei kontutzen txekia aldatzian
 Haziendako aiziak beruak baizian
 Ederki egoten zan sofaren atzian.
 Ni plana egina naiz alabak hazteko
 Karrera ta masterrak zuzen ikasteko
 Alemanian edo lanian hasteko
 Bada aita nahikua bazterrak nahasteko.
 Semeen alabetatik alaben semiak
 Batzuk amak dianak bestiak neuriak
 Inseminazioak ta sorginkeriak
 Ez du beti agintzen jaunaren legiak.
 Gaurko eguna ere bota degu bada
 Jende estresatua gauza ederra da
 Asko gustatzen bai zait starluxen salda
 Dizienbrean hasten da eneroko malda.
 Enaiz ni jende txarra baina ze arraio
 Leo Messi izateko ez bai nintzan jaio
 (pokerrian egin det majina bat saio
 Pizza indibiduala afaldu det iaio).
 Orain sofara nua bihararte aio!
 Bihararte aio!
 Bihararte aio!

Audio Features

Song Details

Duration
04:01
Key
4
Tempo
168 BPM

Share

More Songs by Katamalo

Albums by Katamalo

Similar Songs