Gogotik Erori

3 views

Lyrics

Ama eredugarria naiz,
 gidaliburuetakoa.
 Eguna, lau gedar, bost agur,
 sei plater eta zazpi sorbalda kolperekin
 iragan dezakedala sinestarazi dizuet.
 Pozik nagoela, urdindu zaizkidan ileek
 lantzean, autobusa hartu
 eta ileapaindegira joateko
 aitzakia ematen didatelako.
 Baina ahaztu baduzue ere,
 neu hurbildu nintzen zuen lurretara.
 Neuk ikasi nuen zuen berbakera,
 besarkadez eskertu nizuen harrera.
 Mina ematen dizuelako ez didazue galdetzen
 zerk mintzen nauen.
 Gogotik erori zaizue banaizela zuek gabe ere.
 Zuek gabe ere, banaizela.
 Eta horrela isilik zaudete,
 alboan egotea,
 diodanarekin bat egitea,
 nahikoa dela deritzozuelako.
 Eta horrela antzezten didazue
 maitasuna, elkartasuna, adiskidetasuna,
 eta berba potoloegi horiek.

Audio Features

Song Details

Duration
01:20
Key
9
Tempo
105 BPM

Share

More Songs by Katamalo

Albums by Katamalo

Similar Songs