Min Hau

4 views

Lyrics

Min hau neure neurea dudala badakit
 baina zauria ez dut topatzen inundik,
 benetan al datorkit poza erraietatik
 ala ez ote nabil neu bere atzetik?
 Honezkero ikasia nago gerizpean
 itzalari azalean eusteko bestian
 aldiz uzkurtu eta justu sahiestean
 bihotza somatzen dut eguzki eskean.
 Berriz min hau, berriz min hau
 berriz min hau, luze dirau.
 Berriz min hau, berriz min hau
 berriz min hau.
 Luze dirau...
 Guduzelai bihurtzen denean norbera
 irabaztea zer da, zer galera
 nik ez dut nahi hemendik onik atera, onik atera.
 Berriz min hau, berriz min hau
 berriz min hau luze dirau.
 Berriz min hau, berriz min hau
 Berriz min hau.

Audio Features

Song Details

Duration
03:24
Key
5
Tempo
87 BPM

Share

More Songs by Katamalo

Albums by Katamalo

Similar Songs