Zerbait Garrantzitsua

4 views

Lyrics

Aitortu zidan:
 Zerbait garrantzitsua
 Esan gura dut,
 Aintzat ez nauzuenok
 Isilarazteko bestekoa,
 Azkarrenak moteltzeko modukoa,
 Belarririk gabeko eztabaidan
 Arrazoiak musututs uztekoa.
 Garrantzitsua zaizuen zerbait
 Esan gura dut,
 Ezen
 Zuetako inork ez nau maitatu behar? galdetzean
 Oihartzunak ihardesten baitit,
 Ezen
 Lagunak eta egunak eskutik desagertzen zarete?
 Itaundu orduko
 Etxerako tenorea egiten baitzaizue.
 Zuentzat garrantzitsua zer den
 Jakin gura dut,
 Zerk artegatzen dizuen gogoa,
 Zenbatekoa den arretaren balioa.
 Halakorik baduzu,
 Gorrak minduko dituen
 Berbaren jabe bazara,
 Utzidazu edo mailegatu
 Astebetez, ez gehiago,
 Osorik itzuliko dizut.
 Egilea: Gotzon Barandiaran

Audio Features

Song Details

Duration
02:51
Tempo
133 BPM

Share

More Songs by Katamalo

Albums by Katamalo

Similar Songs