Bidean

6 views

Lyrics

Ba al daki inork bereizten
 Zerua ta infernua
 Nor dagoen sufritzen eta
 Nork daukan errua
 Ta ba al dakizu zuk bereizten
 Malkoen arrazoia
 Sentimentuen zergaitia
 Bakoitzaren egia
 Behar diren galderak egitean
 Ustel usaiak dena estaltzean
 Erantzunen beldur zara
 Noren beldur zara
 Ez al daki inork bereizten
 Albisteen kolorea
 Boteretsuen armak eta
 Etorkinen gosea
 Ta ba al dakizu zuk bereizten
 Hitz bakoitzaren zentzua
 Inoiz galtzen ez dutenen
 Aurpegi faltsua
 Behar diren galderak egitean
 Ustel usaiak dena estaltzean
 Erantzunen beldur zara
 Noren beldur zara
 Gauzak aldatzeko beharra
 Serrailak bidean
 Begiak ireki behar dira
 Kolpe ta kolpe artean bidean
 Gauzak aldatzeko gogoa
 Mina zaurietan
 Begiak ireki behar dira
 Horma zaharren aurrean
 Itsu eta isilik egotea errezagoa da
 Haien gurpilean sartzea hain erosoa da
 Eta zailena, amets ez egitea
 Gu geu izanda, aurrera eginez
 Gure bidean
 Gure bidean
 Gure bidean
 Ba al daki inork bereizten
 Nahi dugunaren pisua
 Dena dutenen amorrua
 Esku hutsen mezua
 Gauzak aldatzeko beharra
 Serrailak bidean
 Begiak ireki behar dira
 Kolpe ta kolpe artean bidean
 Gauzak aldatzeko gogoa
 Mina zaurietan
 Begiak ireki behar dira
 Aurrera eginez
 Gure bidean
 Gure bidean
 Gure bidean
 Gure bidean
 Gure bidean

Audio Features

Song Details

Duration
04:06
Key
10
Tempo
150 BPM

Share

More Songs by Ken Zazpi

Albums by Ken Zazpi

Similar Songs