Gutuna

6 views

Lyrics

Urtarrilak 13 ostirala,
 urteak ikusi ez zaitudala,
 aspaldi hontan ez dizut idatzi
 baina behin ere ez zaitut ahantzi.
 oroitzen naiz batera geundenean
 hain zoriontsu ginen garaietan,
 nirekin haserratzen zinenean,
 zenbat oroitzapen on bapatean,
 lehenengo maitasun historietan
 eta igondako mendi magaletan
 zenbat irri ta negar txikitatik,
 oraindik jarraitzen dute bizirik
 faltan botatzen zaitut ilunetan,
 barruan ezkutatzen dut gehienetan
 nik betilez jarraitzen dut kantatzen
 barneko ohiu guztiak askatzen,
 gauzei buelta gehiegi ematen,
 zuk badakizu nolakoa naizen,
 amets bat bete zait pentsatzen dut maiz
 baina askotan hutsik sentitzen naiz
 bestela dena dihoa antzera,
 zail egiten zait zutaz galdetzea.
 faltan botatzen zaitut ilunetan
 barruan ezkutatzen dut gehienetan
 urtarrilak 13 ostirala
 urteak ikusi ez zaitudala,
 aspaldi hontan ez dizut idatzi
 baina behin ere ez zaitut ahantzi,
 gutun batean esan beharrean
 kantuan ausartu naiz azkenean,
 goraintzi asko etxekoen partez
 besarkada handi bat laisterarte!
 sentipenak jarraituz, min hartuz, egin dugu aurrera
 behin lotu ginen eta beti gaude batera,
 sentipenak jarraitu noizbait nitaz oroitu,
 urrundu gintuenak berriz batuko gaitu
 

Audio Features

Song Details

Duration
04:35
Key
8
Tempo
148 BPM

Share

More Songs by Ken Zazpi

Albums by Ken Zazpi

Similar Songs