Haizea

5 views

Lyrics

Haizea bezala
 eskuen artetik
 ihes egiten duzu.
 Ta momentu baten
 galduta bakarrik
 hustuta uzten nauzu.
 Behar dudanetan
 ezin naiz babestu zure besoetan,
 baina badakit hor zaudela
 izkutatuta nire bihotzean.
 Zure irrifarra gogoan ezin ahaztu ta ezin ikutu
 zergatik ez zauden nirekin,
 ezin dut jasan, ezin dut ulertu.
 Milaka arrazoi
 korrika hasti ta
 inoiz ez gelditzeko.
 Itxaropen hitzek
 ez dute balio
 zu berriz sentitzeko.
 Behar dudanetan
 ezin naiz babestu zure besoetan
 baina badakit hor zaudela
 izkutatuta nire bihotzean
 Ta agertzen zara
 Laboan kantu zaharretan
 Ta Lapatzako olatu bortitzetan.
 Ez zaitut inola berriz galdu nahi laztana
 baina goizeko ilargia bezala
 nigandik urruntzen zara.
 Ta agertzen zara
 Laboan kantu zaharretan
 Ta Lapatzako olatu bortitzetan.
 Ez zaitut inola berriz galdu nahi laztana
 baina goizeko ilargia bezala
 nigandik urruntzen zara.

Audio Features

Song Details

Duration
05:26
Key
9
Tempo
86 BPM

Share

More Songs by Ken Zazpi

Albums by Ken Zazpi

Similar Songs