Iritsiko Da Eguna

6 views

Lyrics

Jada urteak dira
 Alkoholez betetako
 Uda haietatik
 Beharbada pixkat zaharttu gara
 Bagenekin orduan
 Bizitza bide bat zela,
 Bakoitzaren bidea
 Ukatzea alferra zela
 Burua neskez beteta
 Gaua aintzakotzat hartuz
 Gure azpimundua sortuz
 Pentsatzen dut herria,
 Gizartea, maitasuna
 Ideiekin aurrera egiten
 Jarraitzen duzula
 Pixkat erreta baina
 Nik ere bai uste dut
 Nahi duguna izateko
 Eskubidea dugula
 Gu ez gara inoiz izan
 Pertsona berdinak baina
 Iritsiko da eguna
 Taberna zulo baten
 Elkartuko gara
 Ardoa edango dugu
 Haseratan bezela
 Ta orduan herriari
 Sua emango diogu
 Denbora pasa arren
 Gu gazteak gara garela
 Gauak piztutako sua
 Goizak itzaltzen duena
 Iritsiko da eguna
 Taberna zulo baten
 Elkartuko gara
 Ta orduan urteei
 Su emango diegu
 Denbora pasa arren gu gazteak gara

Audio Features

Song Details

Duration
05:34
Key
10
Tempo
110 BPM

Share

More Songs by Latzen

Albums by Latzen

Similar Songs