Izatearen Giltza

7 views

Lyrics

Nortasun osoa galduta nabil
 Denbora daramat aurkitu nahirik
 Inguruari, jakintsuei
 Galdetzean erantzunak ugari
 Ez dakit nor naizen
 Norbaiten asmakizun bat?
 Ispilu aurrean ikusi ahal da
 Bakoitzaren funtsa mundu puta hontan?
 Pentsamenduak, eginbeharrak
 Bizi gara ezezagunean
 Ez dakit nor naizen
 Arima reenkarnatu bat?
 Adimena instintutan bilakatzen denean
 Izatea izango da soilik halabeharra
 Aurkituko al da noizbait
 Izatearen giltza?
 Galdetzen jarraituz misterio bila
 Sinplifikazio merkeak nonahi
 Zeru goikoak, infernukoak
 Ase dute batzun jakinmina
 Ez dakit nor naizen
 Ororen protagonista?
 Adimena instintutan bilakatzen denean
 Izatea izango da soilk halabeharra
 Eta nik jakin nahi dut
 Aurkitiko al den noizbait
 Biziki nahi dut
 Izatearen giltza
 Nor naiz ni eta nondik nator?
 Nora noa eta nork erantzun?
 (eta nik ez dut nahi instintutan bizitzerk
 Nire izatearen zergatia jakin gabe)
 Aurkituko al da noizbait
 (eta jakin nahi dut nire aurrekoen eta ondorengoen
 Bizitzek zergati bat duten)
 Izatearen giltza?

Audio Features

Song Details

Duration
05:07
Key
10
Tempo
160 BPM

Share

More Songs by Latzen

Albums by Latzen

Similar Songs