Ene Begiek

5 views

Lyrics

Gure begiek ez dute malko isurtzeko gogorik
 denik eta bizitza bakarra bizi dutelako. Entzun, astiro doa denbora, idi gorrien gurdi hori.
 Begira, erlojuetako orratzak unean-uneka herdoiltzen.
 Zenbat gauza utzi dugun estrata bazterretan
 edo laku urdinen hondoan, bizitza bakarrean,
 eta zenbat aldiz galdu garen behelainotan
 basoilar izateko ametsetan dabiltzan kurloiekin.
 Gure desirak ez dira jada habia abandonatuak besterik
 gure bihotzetan. Eguzkia gurpil ahula da.
 Ez entzun, ez begiratu, ez pentsatu gehiago,
 bizitza hau bakarra delako. Gal ez dadin, ibili ez
 eta sentitu ere ez, harriak lez izan nahi genuke,
 mendea eta segundua gurutzatzen diren lekua,
 lekua besterik ez izan, urrun deritzan aberrian.

Audio Features

Song Details

Duration
05:21
Key
9
Tempo
128 BPM

Share

More Songs by Ruper Ordorika

Albums by Ruper Ordorika

Similar Songs