Fas Fatum

3 views

Lyrics

Fas fatum ene lagunek,
 fadoa zein tristea den diote
 moito obrigado
 entzuten da
 bazter batetik
 Berrogeita hamairu urteko
 gizonak lanezan
 badu gidatzeko dokumenta
 ta edozein lan hartuko luke
 premia larrian;
 Beharbada,
 dagoenerako bota du burua
 dio
 Maite haunat,
 bota ditu kutxarea, ezpata
 faloa esan nahiko duzu;
 Nik ere maite haut
 Utzi du betiko lehioa
 eta bildu zaio odola
 urarekin
 Arrazoina daukan
 menturazaleen sasoia
 amaitu den
 eta atzo bezala
 esnezko ibaiak
 obsesiboki bejetalen
 azpietatik
 Lurrak orain ere
 infinitoak ditun
 haur-oina ttipientzat
 Baina nun dira heroiak
 imajina ezina dun
 beste Lope Agirre bat
 Gau xomorroen gisa
 akabatzen gaitun
 Gure azken orduak:
 lore ximelduen enpalagua,
 asfixia;
 zikina a(u)rkitzen dinagu
 krubitxeta
 Konjeladore Made in Germany horretan.
 (Ai ama,
 Hau dok sasoia!)
 

Audio Features

Song Details

Duration
04:16
Key
2
Tempo
132 BPM

Share

More Songs by Ruper Ordorika

Albums by Ruper Ordorika

Similar Songs