Herdoilarena

4 views

Lyrics

Herdoilaren
 tristeziarekin
 batera,
 ziutate honen
 soinekoa
 udazkenetan
 lanbroa da;
 eta bere sabaia
 laino baso
 bat,
 nun bizi den
 ilargiaren
 badaezpadako agonia;
 eta kalatxorien
 habi eskaleen
 sakelak
 eta sukalde proletarioen
 argi urdinxkak
 eta murrail erraldoiaren
 begi gauero.
 Zubi zaharrenetatik
 ibaiari so
 berripaper saltzailea
 hitz ezezagunen
 hiztegi
 bati
 bezala;
 bus txofer batzu
 bozeolari hilaz
 mintzatzen,
 apatridak bailiren
 trenak
 memoria
 karrilen
 fatalitatean galduz.
 Denboraren ohial xinglea
 arratsezkoa
 soilik
 arrabita baldarren
 nostalgia
 kantoietan
 eta haruntzago,
 mozkorrak,
 kalegarbitzailearen,
 beilegi bizia,
 beste zubi bat,
 prostitutak
 

Audio Features

Song Details

Duration
04:52
Key
6
Tempo
71 BPM

Share

More Songs by Ruper Ordorika

Albums by Ruper Ordorika

Similar Songs