Hamaika gara

3 views

Lyrics

Egunez egun, zentzurik gabe,
 Laino ilun artean galduta,
 Endekaturiko giro baten,
 Belaunaldi oinordekoa...
 Ibiltzeaz aspertu gara,
 Hegan egiteko garaia da!
 Ortzian barrena ohartuta,
 Anitzak garela hegaztiak,
 Gure batasunaren handitasunari
 Eusteko moduko kaiolarik ez da!
 Hemendik aitzina hamaika gara,
 Saldo bakarra, geldiezinak!!
 Heldu da Euskal Herrira
 Musika beltzaren loraldia
 Kaleak astintzeko odol berriaz
 Jamaikar doinuen aldarria!
 Gure kabia eratu nahian
 Egun oro egiten dugu lan,
 Maite dugun guztia bilduz
 Zutoihal bakar baten azpian.
 Berdintasunez elkarlanean,
 Denok batera autogestiorantz!
 Errautsetatik,
 Berragertuak,
 Harrotasunez,
 Garrasika!!
 Iruñerrian,
 Sortuak dira...
 SKABIDEAN TA TXORI BELTZAK!

Audio Features

Song Details

Duration
03:39
Key
7
Tempo
117 BPM

Share

More Songs by Skabidean

Similar Songs