Makilakixki
3
views
Lyrics
Sarri ipuin zaharrek nahi izan dute islatu Inoiz historian zehar izan dena gertatu, Anitzetan baitaukate haien xede nagusi Belaunaldi berri batek egin dezala ikasi. Haien artean ezagun Ostalari batena; Lapurretan lapurrena, Maltzurra eta zekena. Ez du izaten muin zoro Kanta zein ipuin orok. Egon adi istorio honi... Makilakixki! Morroi-lanak amaiturik anaia gazte biri, Mahai zein asto magiko zizkien hark ebatsi. Anaietan txikienak utzi zuen, ordea, Makilkadez beroturik, gaiztoa haren zortea! Ez du izaten muin zoro Kanta zein ipuin orok. Adi herri-jakintzari... Makilakixki! Bakoitzak berezko ondorio bat hausnar dezala, Honezkero guk arretaz egin dugun bezala. Betidanik gaizkile bi ditugu zelatari Hego eta iparraldetik direnak zaintzen ari. Ahozko ondarea dugu Herri honen altxorra; Lapurtzen saiatzen denak Jaso beza zigorra! Ez du izaten muin zoro Kanta zein ipuin orok. Kulturaren lapurrei... Makilakixki!
Audio Features
Song Details
- Duration
- 02:46
- Tempo
- 130 BPM