Heldutasunari

3 views

Lyrics

Txikitatik, zer zegoen ongi ta zer gaizki,
 Ikastolan ez zidaten inoiz irakatsi.
 Mutilek urdinez futbolan aritu behar,
 Neskak panpin arrosekin jolasten ordea,
 Beste klasekoekin beti liskarretan.
 Institutoan, notarik txarrenak azterketetan,
 Inork ez du izan nahi ikasle onaren lagun berria.
 Klasean ez nuen euskaraz ikasi
 Patioan erderaz egiten nuelako beti,
 Irakasleekin inoiz ez ongi...
 Orain arte non egon zaren galdetzen dut batzuetan;
 Ikasi nuen bakarrik.
 Orain arte non egon zaren galdetzen dut batzuetan;
 Jada ez dut zure beharrik.
 Lehen aldiz, ezjakintasunaren aurrean,
 Nola bete helburuak eta konpromezuak?
 Nire buruaren jabe izaten hasi nintzen,
 Ikasi nuena kontuan hartu gabe,
 Eta ez naiz ezertaz damutzen.

Audio Features

Song Details

Duration
04:07
Key
2
Tempo
170 BPM

Share

More Songs by Skabidean

Similar Songs